PSEk hauteskunde-ekitaldia egin du Santa Teresan

0
787

Datorren igandeko Udal Hauteskundeei begira, PSE-EEk hauteskunde kanpaina ekitaldia egin du Santa Teresa auzoan. Ekitaldian izan dira Aritz Murua, Arrasateko alkategaia, Matilde Martín Santa Marina eta 33. barrutiko alkatea eta udal hautagaia eta Miguel de los Toyos Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako Sailburuordetza, Arritxu Marañón Zumaiako batzarkide ohia eta Zumaiako hautagaia, eta Susana Corcuera Gipuzkoako PSE-EEko Ekonomia Garapenerako idazkaria.

Ekitaldian, Miguel de los Toyosek azaldu duenez “Santa Teresan egiten ari garen kanpaina-ekitaldia Lurralde Plangintza eta Hiri Agenda Sailean Santa Teresa auzoa biziberritzeko egiten ari garen lanaren ondorio da. Abian dugu 7 milioi euroko inbertsioa duen proiektu bat, etxebizitzetan igogailuak jartzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko. Azken batean, auzoko bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko.”

Bestalde, ostiralean goizeko 10:30etik 11:00etara merkatuan izango dira. Oraingo honetan, Aritz Murua Arrasateko alkategaia eta bere hautagaitzako kideak, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, Alberto Albistegui Deba Urolako barrutiko Batzar Nagusietarako hautagaitzaren burua eta María José Telleria Eibarko alkateordea Deba Urolako hautagaia eta Kultura, Kirol, Lankidetza eta Gazteria diputatua, Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua eta Bidasoa-Oiartzun barrutiko Batzar Nagusietarako zerrendaburua izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen