PSEk gaitzetsi du Arrasateko “hainbat tabernak mehatxuak” jasotzea munduko finalaren testuinguruan

0
3879

Jakitera eman duenez, ustezko delituak “Ertzaintzaren aurrean formalki salatu dira”. Gai honek, baina, ez du “Udaleko Elkarbizitza Mahaiaren kontsentsua” lortu. Talde politikoak “elkarrekiko errespetua”, “tolerantzia” eta “elkarbizitza” eskatu ditu.

Artxiboko argazkia: PSE.

Aritz Murua eledunaren hitzetan Arrasateko “ostalaritzako hainbat establezimenduk mehatxuak eta intimidazioak” jaso zituzten, gizonen Argentina-Espainia finalaren testuinguruan.

Jakitera eman duenez, gertaerak “salatu egin dira formalki Ertzaintzaren aurrean”, eta aurreikusten du “ikerketa polizialak eta judizialak” egingo direla “gertaerak argitu arte”.

“Horrelako jokabide inpositibo eta baztertzaileak erabat tokiz kanpo daude gizarte demokratiko eta anitz batean”, adierazi du.

“Erabat onartezina da ostalarien askatasuna mugatzen duen edonolako koakzio, euren jarduera komertziala gauzatzeko”.

Halaber, “erabat onartezina da herritarrek kirol-ekitaldi bat bakean eta elkarbizitzan gozatzeko duten eskubidea”.

PSEren udal-taldeak gaia “Udaleko Elkarbizitza Mahaira eraman du lehentasunez, adierazpen instituzional gaitzesgarri bat adosteko”.

Hala ere, “ez da posible izan taldeen arteko beharrezko kontsentsua”, eta ondorioz adierazpena bere kabuz egin du, prentsa-ohar batekin.

“Inor ezin da seinalatua ezta mehatxatua izan, bere establezimenduak eskaintzen duen kirol- zein aisialdi eskaintzagatik”.

Talde sozialistak bere “erabateko babesa eta elkartasuna” adierazi dizkie aipaturiko ostalaritzako langileei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen