PSEk bere bulegoa berrireki du, ohiko posta bidezko botoa tramitatzeko

0
217

Arrasateko PSE-EEk bere bulegoa berrireki du, uztailaren 12ko Hauteskunde Autonomikoei begira. Izan ere, hauteskunde-mahaietara joango ezingo diren pertsonentzat laguntza-zerbitzu bat abiatu du, ohiko posta bidez botoa eman dezaten.

PSEk iragarri duenez astelehenetik aurrera, eta uztailaren 2ra arte, bulegoa zabalik izango du, astelehenetik ostiralera 9:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era, Martxoaren 8 kaleko 1. atarian. 

PSEk gogora ekarri du gaixo edo ezgaiturik dauden pertsonek etxetik bozka dezaketela, notario bidez, eta tramite hori ere PSEren bulegoaren bitartez egin daiteke. Ondorengo telefono zenbakian ere kontsultak egin daitezke: 943796942.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen