Arrasateko PSE: “Parte-hartzea jaistean, Alderdi Sozialistarendako babesa ere jaisten da”

0
630

PSEko Blanca Roncalek adierazi du “ez gaudela pozarren, baina Euskadin orokorrean babesa neurri batean handitu dugu”. Jakitera eman du PSErentzat ziren posta bidezko hainbat botok “akatsak zituztela”.

Argazkia: PSE.

“Arrasaten ere parte-hartzea jaitsi da, eta parte-hartzea jaisten den hauteskundeetan Alderdi Sozialistaren babesa ere jaisten da. Gauza bera gertatu ohi zaigu Hauteskunde Autonomikoetan, baina gure babesa igotzen da Orokorretan eta Udal mailakoetan”.

“Arrasaten eta Euskadin orokorrean bi arrazoi izan dira: beldurra eta posta bidezko botoetan izandako akatsak. Jakin izan dugu Alderdi Sozialistari emandako hainbat boto akatsak zituztela eta ez dira ontzat hartu. Erroreak konpontzeko astirik ez dute izan”.

“Bestalde, ez gaude pozarren, baina babesa neurri batean handitu dugu. Garai hauetan indarra beharrezkoa izango da, erabaki gogorrak hartu beharko direlako koronabirusaren krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen