PSE-k omenaldia egingo dio Isaias Carrascori larunbatean

0
1723
pse-ee

Omenaldia  eguerdiko 12:00etan egingo dio alderdi politikoak Arrasateko zinegotzi ohiari. Izan ere, larunbatean hamabi urte beteko dira ETAk Isaias Carrasco hil zuela.

PSE-k omenaldia egongo dio larunbat honetan eguerdiko 12:00etan Isaias Carrasco zenari. Izan ere, larunbatean hamabi urte beteko dira ETAk Arrasateko zinegotzi ohia hil zuela.

Omenaldia Navas de Tolosa kalean egingo da, eta eraila izan zen lekuan lore-eskaintza egingo diote. Parte hartuko dutenen artean, Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia izango da.

Isaias Carrascok 42 urte zituen, eta  Bidelanen  lan egiten zuen.  Arrasateko Udalan zinegotzia izan zen 2003ko ekainetik 2007ko maiatzera arte. Zinegotzi ohiak ezkonduta zegoen eta hiru seme-alaba zituen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen