Testua: Arrasateko PSE
Arrasateko PSE-EErentzat “albiste ona” da Ekide Group ingeniaritzak Fagor Etxetresnen San Andres lantegi zaharra erosi izana. Enpresaren helburua hazkuntza-plan bat bultzatzea da, 80 enplegu sortzeko aukera ematen duena, Diario Vasco egunkariak jakinarazi duenez.
“Arrasaterentzat azkenean albiste on bat dagoela” esan du sozialisten udal taldeko bozeramaileak, Victor Fuentesek. “Esan gabe doa familia asko itxaporentsu sentituko direla, lanbide berri bat izateko aukera izango baitute”. Horregatik, Ekideri eskatu dio lanpostu egonkorrak eta kalitatezkoak sustatatzeko. Areago, galdatu dio Arrasateko bizilagunen lan-eskaintzei lehentasuna eman diezaiela.
30 urteko ibilbide luzea du Ekide Group enpresak, Mondragon Unibertsitateko instalazioetan hasi zena, 3 langilerekin. Gaur egun, enpresa-talde finkatua da, 100 langile baino gehiago ditu, teknologikoki punta-puntakoa, hiru arlotan espezializatua: Lehenik, ingeniaritza eta fabrikazioa; bigarrenik, kontrol eta, azkenik, ikuspen artifizialeko lanabesak. Sektore horiek barne hartzen dituzte: trenbidea, automobilgintza, autobusaren sektorea, elektromedikuntza edo sektore nautikoa. Nazioartekotzea bere ezaugarrietako bat da, eta Amerikako Estatu Batuetan, Txinan eta Mexikon dituzte egoitzak.
Fuentesen ustez, enpresaren proiektu berria eragin argia izango du Arrasaten, eta herri horretako hazkunde ekonomikoa sustatuko da enplegua sortuz. “Jasaten ari garen krisi ekonomiko eta sozialarekin, Ekide Group ingeniaritza proiektua oso onuragarria izango da”, adierazi du, Arrasateren eta Debagoienaren alde egindako apustua eskertu ondoren.




