PSE: “Igerilekuko uraren tenperaturari buruzko betebeharra azaroaren 1era artekoa zen”

0
479

Osoko Bilkuran PSEk jakinarazi du ere Musakolako igerilekuen ura gehienez “27 gradutan” egon zitekeela. Udal-gobernuaren arabera “26 gradutan” egon zitekeen.

Argazkia: MB artxiboa.

Udalbatzarreko galde-eskeen txandan, PSEk aipatu egin du espainiar estatuko 2022ko abuztuko errege-dekretu.

Azaldu duenez testu horrek agintzen zuen igerilekuetako “uraren tenperatura 19 eta 27 gradu artean egotea”.

Aritz Murua zinegotziak gogorarazi du Udal-gobernuak adierazi zuela ura legez eta gehienez “26 gradutan” egon zitekeela.

Halaber, PSEk ere jakitera eman du dekretu horren betebeharren indarraldia “2023ko azaroaren 1era artekoa izan zela”.

Udal-gobernuak hitzeman ditu gaia “aztertuko dugula eta erantzungo zaizuela”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen