PSE-EEk, sozialistek etxebizitza duina eta kalitatezkoa lortzeko duten konpromisoa nabarmendu du

0
1731

Arrasateko PSE-EEk “oso positibotzat” jo du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak Denis Itxaso sozialistak gidatua, udalerrian babes ofizialeko 148 etxebizitza erosteko hartutako erabakia. Operazioak, halaber, 148 garaje eta 148 trasteleku ditu etxebizitzei lotuta, 18 garaje librez eta merkataritza-lokal batez gain.

Gogoratu behar da Arrasateko udalerrian titulartasun pribatuko etxebizitza babestuak direla, Euskadiko alokairuko etxebizitzen parke publikoaren parte izatera igaroko direnak, eta Alokabide sozietate publikoak kudeatzen dituen 18.000 inguruko etxebizitzei gehituko zaizkiela.

“Eragiketa hau aurrerapauso garrantzitsua da gizarte-politikaren arloan, eta sozialistek etxebizitza duin eta eskuragarria lortzeko duten konpromiso irmoa indartzen du”, azaldu du Aritz Murua bozeramaile sozialistak.

Udal Talde Sozialistarentzat etxebizitza horiek erostea “urrats garrantzisua” da, “etxebizitza publikoaren alde egin dugun apustua” argi eta garbi islatzen duena. Beste behin ere, PSE-EEk erakutsi du “gure bizilagunen bizitzan zuzenean eragiten duten gertakari zehatzekin jokatzen duela eta ez hitzekin bakarrik”.

Ekimen horri esker, sozialistek egungo maizterren egonkortasuna bermatzen dute eta familia berriak sartzeko aukera ematen da, Etxebiden erregistratuta daudenak eta Arrasaten bizi direnak lehenetsiz.

“Gauden erakundeetan gaudela, etxebizitza-eskubidearekin dugun konpromisoak bere horretan dirau. Aukerak sortuko dituzten eta herritarrek bizitzeko duten eskubidea bermatuko duten politika publikoen aldeko apustua egiten dugu “, esan du Muruak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen