PSE-EEk (PSOE) omenaldia egingo dio Isaias Carrasco militante eta zinegotzi sozialista ohiari. Izan ere, duela hamahiru urte beteko dira ETAk zuela. Lore eskaintza batekin gogoratuko dute , Arrasaten hil zuten lekuan, igandean, martxoaren 7an, eguerdiko 12:00etan. Ondoren, Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak adierazpenak egingo ditu hedabideen aurrean.
Isaias Carrasco
2008ko martxoaren 7an, ETAk Isaias Carrasco zinegotzi sozialista ohia hil zuen, lanera joateko autora igo berritan. PSE-EEko militantearen hilketa hauteskunde orokorretarako kanpainan izan zen, hauteskundeak baino bi egun lehenago.
Zinegotzi ohiak kobratzaile gisa lan egiten zuen Bergarako ordainlekuan, Bidelan euskal konpainiako A-8 autobidean, eta 2003ko ekainetik 2007ko maiatzera bitartean Gipuzkoako herri horretako udaleko zinegotzia izan zen. 2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan, PSE-EEk Arrasateko Udalari aurkeztutako zerrendan seigarren postua lortu zuen.
Isaias Carrascok 42 urte zituen, Marian Carrascorekin ezkonduta zegoen eta hiru seme-alaba zituen: Sandra, Ainara eta Hadei.