PSE-EEk Deba-Urolaren Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaitza Arrasaten aurkeztu du

1
1420

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko ahaldun nagusigaiak Deba-Urolaren Batzar Nagusietarako hautagaitza aurkeztu du Arrasateko Biteri plazan, maiatzaren 28ko foru hauteskundeetara aurkeztuko dena.

Beheko testua: PSE-EE.

Jose Ignacio Asensio ahaldun nagusi izateko Gipuzkoako PSE-EE hautagiak uste du “bi aukera baino ez daudela 2023ko foru-hauteskundeen aurrean: edo PSE-EEren instiltuzioen aniztasuna eta kudeaketa eraginkorra bermatzen duen ezkerreko eta aurrerabideko proiektu bat aukeratzea, edo alderdi abertzaleen eta Podemos-en proiektu identitario, subiranista eta baztertzailea hautatzea.”

Esan du “maiatzaren 28a gipuzkoarrentzat une erabakigarria” dela, erabaki beharko baitute “beren ongizatea defendatu ala ez, PSE-EEri babesa emanez, hori baita nazionalismoarekiko alternatiba, egonkortasunerako eta elkarbizitzarko bermea” delako, “alderdi abertzaleen hegemoniak dakarren arriskuaren aurrean, alderdi horiek lehentasuna ematen” baitiete, “erainkuntza nazionalari edo obsesio independentistei, Podemos kasua independentistaren aliatu den proiektu batean.” Hori dela eta, ohartarazi du “Podemosi botoa ematea Bilduri botoa ematea” dela.

Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Deba-Urola eskualdeko hautagintzaren aurkezpenean, hautagai sozialistak esan du “PSE-EE erabakigarria da egonkortsuna emateko eta eraginkortasunez kudeatzeko.” Asensiok berak hondakinen kudeaketa ebaztean izan zuen egitekoa aldarrikatu du “EH Bilduk Gipuzkoan kaosean eta geldiadian murgilarazi ondoren, baita atez atearen inposaketak eragindako suminduraren ondoren ere. Beraz PSE-EEren kudeaketa erabakigarria izan da arazo horren konponbiderako.”

Bere hitzaldian esan duenez, “Deba-Urola potentzia handiko barruti bat da, eta eremu horretako jarduera kooperatiboa eta industria-tradizio handia” nabarmendu ditu, “lanbide-heziketan eta unibertsitate-heziketan erreferente izateaz gain.” Horregatik, aldarrikatu du “lidergo sendoa behar da eta, horretarako, PSE-EEk Gipuzkoako Foru Aldundia zuzendu behar du, Deba-Urolan instituzio arteko lankidetzaren bidez funtsak bilduko dituzten proiektu eragileak sustatzeko, enplegua sortzeko eta, horrela, lidergo industriala bermatzeko.”

“Horren adibide ona izan da Tekniker industrialdea handitu izana. Horrek teknologia aurreratuko industriak hartuko ditu, enpresen haztegi batez gain, Eibar et Debabarrena industriaren eta jakintzaren esparruan abangoardian egon daitezen. Eta proiektu hori posible izan da sozialisten kudeaketari esker, argi izan baidugu eskualdearen etorkizuna defendatu behar dugula. Horretarako, enplegua sortzen duen, jendea prestatzen duen, eta batez ere, gazteen talentua erakartzen duen proiektu honen alde egin dugu.”

Era berean, azpimarratu ditu sozialistek Arrasaten eta Azkoitian hartu dituzten neurriak, “hango herritarren bizi-kalitatea nabarmen hobetuko dutenak. Neurri horien helburua da Arrasateko Santa Teresa auzoan egingo den hiri-berroneratzea, eta Azkoitiko goiko auzoetako irisgarritasuna hobetzea.” Mugikortasun jasangarria irmo bultzatzeko beharraz ere mintzatu da, “Arrasaten autobus-geltoki intermodala, edo Arrasate eta Eibarren sustatu den bidegorrien sare eraikitzarekin egin den bezala. Beste adibide bat da klima-aldaketaren aurkako borrokaren aldeko apustua, komunitate energetikoen bidez energia eskuratzeko aukera demokratizatua. Komunitate horiek, gainera, adibidez Soratuze eta Arrasateko udalerrietako familien karga ekonomikoa arintzea ahalbidetu dute.” Horrez gain, “Zarautzen, eraztun berde-urdinaren proiektuarekin edo, Arrasaten ere, degradatutako eremuen baso-berritze autoktonoarekin naturaguneak leheneratzeko egin diren politikak” nabarmendu ditu.

Gipuzkoko Batzar Nagusietako Deba-Urolako hautagaitza aurkeztean, Asensiok esan du “zerrenda osatzen duten 14 gizon eta emakumeek ilusioa eta anbizioa” dutela, baina baita “herritarrenganako entzule eta hurbiltasunean oinarritutako kudeaketan esperientzia ere, jendearen arazoei erreparatzeko eta aurre egiteko. Marka sozialista da, Gipuzkoako gehiengo sozialarentzako proiektua, eskualde honek duen eraldaketari ekiteko.”

Asensiok Deba-Urolako hautagiak izan ditu lagun ekitaldian, “Alberto Albistegui Eibarko lehen alkateordea eta Obra eta Ingurumeneko zinegotzia buru izanik. Futbolari profesionala 1982 eta 1999 artean, Albistegui batzarkidea izan da eta udal-politikan eskarmentu handia du, eskualdeko errealitatea ezagutzen du, kudeatzailea da, kaleko gizona, bere auzokideen errealitateari lotua. Zerrendan daude, halaber, Ana Priede Orioko alkategia eta ETAk hildako Juan Priederen alaba, Duñike Agirrezabalaga zumaiarra, Inaxio Illarramendi zarauztarra, Aritz Murua arrasatearra eta Janire Igoa azkoitiarra, besteak beste.”

Hautagaien zerrenda:

1 ALBERTO ALBISTEGI ZAMACOLA (EIBAR)
2 DUÑIKE AGIRREZABALAGA UGARTE
3 INAXIO ILLARRAMENDI LIZARRETA (ZARAUTZ)
4 ANA PRIEDE MERCHAN (ORIO)
5 ARITZ MURUA ACHA (ARRASATE)
6 JANIRE IGOA MERINO (AZKOITIA)
7 PATXI ELOLA AZPEITIA (ZARAUTZ)
8 ARIANA NOGALES BABARRO (ELGOIBAR)
9 JON ALDALUR AROCENA (MUTRIKU)
10 GLORIA VAZQUEZ HERRANZ (ZARAUTZ)
11 DANIEL SANTOS ARAGON (EIBAR)
12 AINHOA DE CASTRO DEL BOSQUE (SORALUZE)
13 GABRIEL SARO JAUREGI (EIBAR)
14 MARIA JOSE TELLERIA ECHEVERRIA (EIBAR)

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen