Arrasateko PSE-EEk bozka postaz emateko bere bulegoa zabalik izango du martxoaren 26ra arte, apirilaren 5ean bozka ematera hauteskunde-mahaietara bertaratu ezingo dutenentzat. PSE-EEren egoitza Martxoak 8 kalean kokatuta dago, eta zabalik izango da astelehenetik ostiralera goizeko 9:30etik 12:30era, eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30era.
Bestalde, gaixoek eta elbarrituek euren etxeetan bozka emateko aukera izango dute notario baten aurrean. PSE-EEren egoitzan tramite hau ere egin daiteke.
Informazio gehiago: 943 79 69 42 telefonoan.