Proyecto Larrua konpainiak ‘Otsoa’ ikuskizuna eskainiko du Amaia antzokian

0
114

Urriaren 10ean, igandean, Amaia Udal Antzokian Proyecto Larrua konpainia igoko da oholtzara ‘Otsoa’ ikuskizuna taularatzeko. Emanaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da.

‘Otsoa’ oihu bat da. Ulu bateratu bat bezala, askatasun asmatu batera. Helmuga bat da, behar den eta iritsi behar den lekua. Prestatuenek bakarrik egin dezakete. Leku onirikoa da, egungo gizarteak (ustez) ez duen guztiagatik jantzia eta bildua. ‘Otsoa’ gaur egun jardunean dauden egitura piramidaleko hainbat gizarte-mugimenduri egindako kritika da.

Proyecto Larrua Dantza Garaikideko konpainia da, Jordi Vilasecak eta Aritz Lópezek zuzendua eta Gasteizen oinarritua. Fisikotasuna eta emozioa bateratzeko moduari eta eszenifikatzeari buruzko ikuspegi pertsonala du konpainiak, ikuslearen iruditeria komunaren elementuak erabiliz eta garaikidetuz. Ikuspegi pertsonal horren emaitza dira bere errepertorioko pieza koreografikoak, Euskal Herriko jaialdietan eta nazio mailako beste batzuetan antzeztu direnak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen