“Ukrainako gerraren inguruko propaganda berriemaileen gainetik jarri dute”

1
1080

‘Gerra Europan? Ukraina, NATO eta Errusia’ hitzaldia izan da berriki Irati Topagunean, Askapenak antolaturik.

Gabirel Ezkurdia Arteagak (GeopolitikaZ-eko nazioarteko analista eta politologoa) eman du hitzaldia, eta besteak beste, gogoan izan du Pablo Gonzalez kazetaria, poloniar estatuak inkomunikatutako euskal kazetaria [goiko argazkian, ezkerrean].

Ukrainako Gerraren inguruko gako garrantzitsuak azaldu ditu ekitaldian: alde batetik, “gaur egungo propagandaren eta omertá Atlantiko honen aurrean, jendeak ez duela inolako baliabiderik, beste aldagai garrantzitsu batzuk, benetan gatazkaren jatorria eta garapena ulertzeko. Testuinguru honetan pentsamendu bakarrak kriston pisua hartu du”.

Aldagai garrantzitsu horiek dira “gerra ez dela hasi aurtengo otsailaren 24an, gerra 2014ko otsailean hasi zen Maidan-eko estatu-kolpearen ostean”.

Hitzaldiak estatu-kolpe horretako hainbat irudi erakutsi zituen: “Frankotiratzaileak erabili zituzten, maltzurkeriaz jokatu zuten jendea erabiltzeko eta estatu-kolpea garatzeko. Estatu-kolpe horren atzean Europar Batasuneko zenbait botere faktiko izan ziren”.

Testuinguru horretan “jatorri iluneko eta eskuin muturreko miliziak erabili zituzten, eta Ukrainako estatu-kolpe horren ondorioz, 8 urtez Donbass-en estatu-kolpe horren aurka jendea matxinatu da beldurrez. Izan ere, estatu-kolpearen ondorioz, errusiera hizkuntza eta Alderdi Komunista debekatu ziren”.

Matxinatuen aurkako “estatuaren oldarketan naziak antolatu ziren. Naziak existitzen dira, ez da gezur bat, eta 8 urte hauetan argi eta garbi ikusi da. Ukrainar estatuko gobernariak liberalak edo bestelakoak izan arren, oligarkiaren menpe egonda, eskuin muturrak estatuaren norabidea markatu du”.

“Ukrainan eskuin muturreko jendeak lortu du indar armatuetan, telebistetan eta esparru guztietan eragin ideologiko handi bat. Hori izan da Errusiak erabilitako aitzakia bat, Ukraina desnazifikatzea”.

“Ukrainan egun lotsagabeki hainbat omenaldi egiten zaizkie II. Mundu Gerrako SSen inguruan, nazi abertzaleen banderekin”.

Bestalde, “argi eta garbi dago Ukrainak ez dituela Minsk 1 eta Minsk 2 akordioak bete, eta bonbardatzen jarraitu du. Horren froga da Donbass-en 15.000 hildako izan direla, gehienak zibilak. Horrek Errusiari kezka handia eragiten dio”.

Errusiak azken urtean nolabait Europarekiko eta batez ere NATOrekiko garapena. “Errusiak ez zuen onartu Ukraina NATOn sartzea, horrek nazioarteko zenbait akordio apurtuko zituzkeelako, eta Errusiarentzat oso arriskutsua izango zitekeelako”.

“Horrek azaltzen du Errusiaren jarrera, baina ez du esan nahi ondo egiten ari denik, ezta gu horren alde gaudenik, hori oso argi gera dadila. Baina egoera azaldu behar da, eta hori ez da justifikatzea”.

Gerraren garapena “pena handiz jarraitzen dugu, baina guk beti diogun bezala, nazioarteko gaietan ezin da ‘rasero’ bikoitza izan. Ikuspegi geopolitiko batetik ezin dugu onartu NATOk Yugoslavia bonbardatzea ‘arrazoi humanitarioengatik’ 1999an, ‘kosovarrak salbatzeko’ eta Milosevic diktadorea suntsitzeko. Baina Errusiak argudio berdina erabiltzean ontzat ez ematea. Ez du ‘rasero’ bikoitz hori onartzen”.

Yugoslavian “NATOk hori egin zuen, ilegalki eta nazioarteko erakundeen babesik gabe. Gauza berbera egin zuten AEBek eta Azoresko aliatuek Irak bonbardatu zutenean, bortizki, milaka eta milaka hildako eraginez,…”.

“Badirudi gizartearentzat ukrainiar errefuxiatu batek eta siriar, irakiar edo bestelako errefuxiatu batek ez dutela pisu espezifiko berdina. Azken urteetan hainbeste eta hainbeste errefuxiatu-uholde izan dira gerren ondorioz, baina inoiz ez dugu gizarte bezala orain bezala erreakzionatu. Horrek esan nahi du faltsukeriaz eta zigor klabean ari garela”.

“Zergatik inplikatzen gara errefuxiatuen alde gure gizartean? Arrazoi humanitarioengatik ala gure kontzientzia txarra baretzeko? Nire iritziz nagusitu den diskurtsoa faltsua da. Azken finean errefuxiatuak existitzen dira gerra baten ondorioz, eta jakin behar dugu gerra horren jatorria zein den, errefuxiatuak zergatik dauden ulertzeko. ‘Ongietorri errefuxiatuak’ esatearekin ez dugu ezer lortzen. Salatu beharrekoak ere salatu behar ditugu”.

Bestalde, “gerraren garapena, nire ustez, Errusia bisturiarekin egiten ari da, nahiz eta hori esatea astakeria bat eman dezakeen, Errusia ez baita bere indar guztiarekin Ukrainan sartu. Egia da triskantza handia dela, eta baliteke egoera azaltzeko modu zatar bat izatea, baina ‘kirurgikoki’ egiten ari da”.

Aldi berean, “trinkantza bi aldeetan daude, eta martxoaren 16an triskantza bat izan zen Donbass-en. Zibil asko erail zituzten baina hedabideek ez dute horren berri eman. Hortaz gain, fake news-ak egon badaude eta informazio asko kontrastatu barik daude, horiek erakusten dute propaganda berriemaileen gainetik jarri direla”.

Egungo gerrak “beste tipifikazio bat dauka, Mendebaldean behintzat ez du inoiz egungo ‘parafernalia’. Komunikabide guztiak diskurtso berbera erabiltzen dute, fake news asko baliatuz, eta inolako kritika edo arrazonamendurik gabe”.

Bestelako diskurtso bat garatzen saiatu diren pertsonak “hedabideetatik kanporatuak izan dira. Gerra berezi bat da lehen aldiz, II. Mundu Gerra amaitu zenetik, Errusiak benetan Mendebaldea eraso du. Lehen aldia da Mendebaldea erasotua dela. Horregatik jarrera gutiz partekoa da, ez da komunikabide objektiborik, partekoak baizik”.

Hitzaldiaren bigarren zatian aztertu zuten “gerra honen jatorri geopolitikoa. Nire iritziz, munduan Amerikako Estatu Batuen unipolarismoa duela 10 bat urte amaitzen ari zen, Txinaren hazkundearen eta Errusiaren paper politikoaren ondorioz”.

Aldaketa horrek “eraman gaitu nazioarteko multipolarismora, Txinaren eta Errusiaren presentziek Afrikan nahiz Hego Amerikan adierazten dute euren proiektuak ez direla militarki inperialistak, baizik eta komertzioaren eta kooperazioaren bitartez negozio handiak garatzen dihardute”.

Horren adibide da “Zetaren Bide berria (erderazko ‘Ruta de la Seda’) Txinatik Europara, eta Amerikako Estatu Batuak gainbeheran (kulturalean, sozialean zein ekonomikoan) murgilduta daude, sasi-gerra zibil batean. Pobrezia ikaragarria da, eta egun jende asko kalean daude opiazioengatik eta pobreziagatik”.

Bien bitartean, Txinako Alderdi Komunistak adierazi du “bere 100. kongresuan, lehen aldiz Txinan pobrezia erradikatu dela. Jende guztiak etxebizitzara, osasun publikora, hezkuntza publikora,… sarbidea dituela”.

“Horrek ez du esan nahi Txinaren egoera bikaina denik, baina Indiak, Amerikako Estatu Batuek eta bestelako herrialdeek ezin dute hori adierazi”.

Testuinguru honetan “AEBei oso ondo zetorkien Europan gerra bat izatea, gerra hori usteltzea, Errusia bertan sartzea, Europar Batasuna AEBekin berriro lerrokatzea (Merkel eta Macronek adierazia zuten Errusiarekin ondo konpondu behar zela, ikuspegi Euroasiatikoa landu behar zela, Nord Stream gaseoduktoa garatu behar zela,…)”.

AEBek “kezka handiz ikusten zuten II. Mundu Gerratik zetorren Europaren lerrokatzea epeltzen ari zela, eta orain AEBek lortu dute gerra honekin joera aldatzea. Europa NATOrekin areago lerrokatu da. Argi eta garbi ikusi da Mendebaldeak ezkutuan gerra bultzatu egin duela”.

Zelensky presidente ukrainiarra “orain bakarrik dago, ohartu da monigote bat bezala erabili dutela, eta iragarri du Ukraina ez dela NATOn sartuko”.

Azkenik, NATOren Madrilgo gailurrak “NATO 1948an sortu zen Sobietar Batasunaren ‘defentsan’ eta birsortu zen 1999an, Yugoslaviako bonbardaketa horiek aprobetxatuz, mundu mailako erakunde bezala eta jarduera ‘humanitarioak’ egiteko, Afganistanen esaterako”.

Egungo egoeran “NATOk beste birsortze bat egin nahi du, Txinaren hazkundea eta Errusiaren nazioarteko papera ikusirik (adibidez Siriako gerran). NATO global bat sortu nahi dute Japonia, Kolonbia, Hegoafrika, Australia, Israel gonbidatuz”.

Iruzkin 1

  1. Eskerrak badagoela jendea gauzak aztertzeko gaitasunarekin! Hemengo hedabide nagusiek eta alderdi politiko nagusiak ere propaganda horretan parte hartzen ari dira eta.. Kezkagarria da benetan!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen