“Presoen osasuna eta bizitzak arriskuan” daudela gogora ekarri da

0
1681

Kinka larri hori “Estatu frantziar nahiz espainiarren ankerkeriaren ondoriozkoa” dela salatu du ekintzak. Iosu Arkauz eta Unai Parot arrasatearrak adibidez babes neurri eta bisita barik dituzte.

“Nazioarteko hainbat erakundek (Osasunaren Mundu Erakundea-OMS, Europako Kontseiluko Torturaren Prebentziorako Komiteak…) presoen askatzea galdegiten” dutela adierazi dute ekitaldiko antolatzaileek.

Hala ere, “euskal preso politikoak dispertsatuak, arrisku egoeran eta ohi baino askoz isolatuago dituzte”. Adibidez, Iosu Arkauz eta Unai Parot arrasatearrak “bisita gabe dituzte, babes neurririk gabe…”.

Ekitaldi honen antolatzaileek azaldu dute “Sarek bertan behera utziak dituela Azken Ostiraletako kontzentrazioak, osasun krisia gainditu artean behintzat”.

Gaurko ekitaldia herritar talde batek antolatu du, eta ondoko hiru aldarrikapenak egin dituzte Herriko plazan:

  • Bizitza duina bermatzea
  • Osasuna ziurtatzea
  • Maitasunez zaintzea

Horretarako, “konfinamendua hautsi eta kalera jotzen dugu berriz ere, dagozkigun adierazpen eta manifestazio eskubideak gure eginaz”.

Azkenik, euskal preso eta iheslarien etxeratzea exijitu dute, “ez zaituztegu inoiz bakarrik utziko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen