Presoen eskubideen aldeko urtarrileko hitzordua prestatzeko batzarra egingo da

0
454

Beheko testua, argazkia eta kartela: Sare Arrasate.

Etor zaitez gurekin, izan bidea

Urtero lez aurten ere Preso eta Iheslarien etxeratzearen aldeko mobilizazio erraldoia egingo dugu urtarrilean. Aurtengoan baina, ez gara Bilbon eta Baionan elkartuko, herriz herri mobilizatuko gara, gure kasuan Arrasaten.

Urtarrilaren 9ko mobilizazio hori elkarrekin antolatu nahi dugu, eta horretarako, hilabete lehenago, abenduaren 9an arratsaldeko 18:30etik 19:30era Kulturateko Areto Nagusian egingo dugun batzar irekira gonbidatu nahi zaituztegu, urtarrilak 9ko mobilizazioa nola egin pentsatzeko, ahalik eta arrasatear gehienen parte hartzea lortzeko, sarea nola josi irudikatzeko…

Gu gara Preso eta Iheslariak etxeratzeko bidea, aktibatu, izan bidea!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen