Preso arrasatearrei (bakartuagoak daude) idaztera animatzen du Sarek

0
1102

Iosu Arkauzek 29 urte daramatza espetxean, eta Unai Parotek 30 urte. Arrasateko Sarek azaldu du, koronabirusaren ondorioz, “komunikazioa oso murriztuta dutela, bisita barik daudela”.

Arrasateko Sarek ondoko mezua jakitera eman du: “Koronabirusaren ondorioz kartzeletan presoak are bakartuago dituzte. Komunikazioa oso murriztuta dute, bixitak etenda”.

“Ondorioz babesa, gertutasuna eta maitasuna adierazteko modu bat idaztea da: 30 urtez bakarturik eta konfinaturik dauzkaten Josu eta Unairi idaztera!”. Hona hemen bi arrasatearren helbideak:

Unai Parot:

C.P. Puerto III, ctra. Jerez-Rota km 6, 11.500 Puerto de Santa María, Cádiz

Iosu Arkauz:

C.P. Murcia II, Paraje Los Charcos, 30.191 Campos de Río, Murcia

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen