Pentsionistek Herri Ekimen Legegilerako sinadura bilketa berezia antolatu dute biharko

0
658

Kartelak eta artxiboko irudia: Arrasateko Pentsionistak

Pentsionistek Herri Ekimen Legegilerako (HEL) sinaduda bilketa antolatu dute Portaloian bihar, otsailak 14, 11:00etan. HEL honetan, besteak beste, gutxieneko pentsioa, gutxieneko soldatarekin parekatzea eskatzen dute pentsionistek “pobreziarekin bukatu, bizi-baldintza duina bermatu eta genero arrakala murrizteko”. HEL osoa ehpentsionistak.eus webgunean.

Bestetik, Arrasateko Udaletik herritarrak ekimenarekin bat egitera animatzeko mezua helarazi du. Astelehenetan ere, Pentsionisten Mugimenduak Herriko Plazan irteten jarraituko du ohi bezala.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen