Pregoiak hasiera eman die kolorez betetako Inauteriei

0
1990

2023ko Inauterietako kuadrilla irabazleak eman du pregoia BAZen gaineko terrazatik, Musakola estatuko loteria eta apustuko erakundetaz mozorrotuta. Arrasatearrek eta beste herri batzuetatik inauteriez gozatzera etorri direnek musikaz eta kolorez bete dute Biteri. Ondoren, desfilea egin da Herriko plazaraino, eta bertan banatu dira sariak.

Aurtengo Pregoia:

“Musakola estatuko loteria eta apustuko erakundeak, ongi etorri ematen dizue Arrasateko 2024ko iñauterietara. Gaurkoan, ilusioa banatzera etorri gara, 1000 euro baino gehiago ditugu banatzeko, eta egun polit bat pasatzea espero dugu. Zoragarria da, horrelako egun baten herria horrelako koloretsu ikustea. Jakin badakigu, karrozak eta mozorroak prestatzen esfortzu handia egin duzuela. Horregatik, herriak hitza eman digula aprobetxatuz, bailarako beste herri batzuetan bezala, datozen urteetarako lokal bat eskatu nahi diogu Udaletxeari; azken urteetan hartu duten ospea ez galdu dadin. Ez ditugu ahaztu nahi, munduan zehar gatazka politiko eta gutxi batzuen interes politiko eta ekonomikoengatik txarto pasatzen ari direnak. Besarkada eta Indar guztia haientzat! Besterik gabe gora Arrasateko Inauteriak eta gora Musakola!”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen