Potx magoarekin barre artean jarraitu dute Erguingo jaiek

0
2559

Eguerdiko paella-janaren ostean, arratsaldean Potx pailazoak hartu du lekukoa Erguingo jaien egitarauan. Dozenaka haur eta heldu bildu dira ikuskizunaz gozatzera, eta barre algarak nagusitu dira plazan.

Festa ez da horretan geratuko: 18:30ean Ixoturekin irristaketa lasterketa egingo da, eta 19:00etan Dj Markel Goikoleak girotuko du auzoa. Gauari amaiera emateko, 21:00etan “Txotx gaua” izango da; sagardoa doan eskainiko dute eta auzotarrek afaria beraiek eramango dute, ‘zeuk ekarri, zeuk jan’.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen