Potx eta Lotx pailazoek bihar, larunbata, arratsaldeko 17:00etan, Amaia Udal Antzokian ‘Aireportuan’ ikuskizuna aurkeztuko dute.
Beheko testua eta argazkia: Potx eta Lotx.
Heldu da eguna! Potx eta Lotxen ametsa betetzear da! Urteak daramatzate egun honekin amesten; denbora askoan aurrezten ibili eta gero, hegazkinez bidaiatu ahal izango dute. Pozez zoratzen sartu dira aireportura, baina megafoniatik entzuten dute hegaldia atzeratu egin behar izan dela ezinbestean. Horrela hasten da haien abentura berria. Aireportuan luzaro egon beharko dira zain. Norekin egingo dute topo? Zer abentura biziko dute? Lortuko al dute azkenean hegan egitea?