POTX eta LOTX emanaldiaren sarrerak eskuragarri

0
315

Datorren martxoaren 1ean, Amaia Antzokian izango den POTX eta LOTX haur antzerkirako sarrerak DOAN izango dira, eta eskuragarri daude interneten, www.arrasate.eus orriaren bidez: “Potx eta Lotx pailazo talde bat da. Antzerkia, dantza eta musika uztartzen dituzte gure ikuskizunek. Pailazo klasikoaren umore kutsuaz osatzen dira gure esketxak.”

TALDEA

Josu Zubia

Musikari eta aktore lanetan jarduten du Josuk. Txikitatik egon da lotuta musika munduari, abestiak konposatzen ditu eta azken urteotan antzerkian ere aritu da, batez ere, inprobisazioan eta pailazogintzan.

Itziar Aurkauz
Aktorea da Itziar. 6 urte daramatza Oñatiko antzerki taldean eta aurretik ere egin izan ditu hainbat lan. Azken urte hauetan pailazogintzan eta inprobisazioan dihardu besteak beste.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen