Posta bidezko botoa errazteko, Correos bihar zabalik izango da

0
350

Arrasateko bulegoa ireki egingo da, posta bidezko botoaren tramitazioa errazteko. Era berean, bulegoak “eskaini ohi dituen beste zerbitzu guztiak ere eskainiko ditu bihar”. Ordutegia 8:30etik 14:30era izango da.

Argazkia: Correos.

Biharko eguna berez jaieguna izan arren, Arrasateko Correoseko bulegoak bere ateak zabalik izango ditu 8:30etik 14:30era.

Correos Euskadik iragarri du “ohiko zerbitzu guztiak eskainiko ditu, posta bidezko botoa emateko zerbitzuaz gain”.

Herritarrek oraingoz posta bidez bozkatzeko eskaera egin dezakete. Horretarako, bulegora bertaratu behar dira edo Internet bidez sinadura elektronikoarekin egin.

Bi kasuetan eskaera egiteko azken eguna uztailaren 2a izango da. Euskal Autonomia Erkidegoko mailako hauteskundeak uztailaren 12an izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen