Argazkia: MB artxiboa.
Ekainean Arrasateko positibotasun-tasak gora egin du etengabe. Egia da igoera oso motela izan dela, baina maiatzaren 30ean 464ko positibotasun-tasa izatetik gaur egun 520,04koa izatera igaro gara, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako azken datuen arabera. Azken astean, Arrasaten 55 positibo atzeman dira.
Debagoienako beste udalerriei dagokienez, Antzuolan 7 positibo atzeman dira (465,98), Aramaion 3 (200,67), 5 gehiago Aretxabaletan (196,68), beste 32 Bergaran (432,32), 6 gehiago Eskoriatzan (290,49), eta azkenik 32 Oñatin (492,65). Elgetan (178,41) eta Leintz Gatzagan (0)ez da positibo berririk atzeman.