Positiboen inguruko pertsonei 150 test egiten hasi zaie Ospitalea

0
2145

Eskoriatzako fokuan gutxienez 3 pertsonak eman dute positibo, eta hauen inguruko herritarrak Arrasateko erietxera hurbiltzen ari dira. Ospitaleak 150 PCR test egin asmo dizkie. Kontuan hartzekoa da Arrasaten ere atzo positibo bat atzeman zela.

Eskoriatzako fokuaren ostean, positibo emandako pertsonen ingurukoei proba egiten ari zaizkie Arrasateko Ospitalean.

Pertsona ugari bertaratzen ari dira gaur arratsaldean, eta erietxeak helburu du 150 PCR test egitea.

Testak zehazki salmoi koloredun eraikinean egiten ari dira, eta erietxeko laborategiek parte hartzen dabiltza ekimen honetan. Gogoan hartzekoa da ere atzo arrasatear batek positibo eman zuela, Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen