“Positiboen erdia eskualdean 40 urtetik beherakoak dira azken egunetan”

1
1227

Arakatzaile lanak egiten dihardu, besteak beste, Ramón Sánchezek Arrasaten eta Debagoienean. Denbora tarte bat atera du Mondraberri egunkariaren galderei erantzuteko.

Nola lagun dezakete herritarrek arakatzaileen lana?

Batez ere, jende ugariko bilerak saihestu eta koarentena errespetatu, hala jakinarazi bazaio.
Gainera azpimarratu behar da musukoa erabiltzearen, pertsonena arteko distantziaren eta eskuak garbitzearen garrantzia.

Zergatik da hain garrantzitsua arakatzaileen lana?

Pandemiak aurre egitea murrizten duelako eta kutsatze-katea mozten duelako. Pandemia jende ugari kaltetzen ari da.

Arrasaten positibo kopurua nabarmen hazi da, zenbat jendek egin behar izan du koarentena?

Jende dezente, ohi baino gehiago, jakin badakizuenez kasuen kopurua handitu delako. Irailaren 11tik 15era eskualdean 124 positibo izan ditugu. Hauetatik %50, hau da, 67 paziente, 40 urte baino gutxiago dituzte.

Zer-nolako eragina izan dezake Covidak datozen asteetan?

Inplikatutako organismo guztiek egunez egun baloratzen dituzte covidaren areagotzea eta garapena. Espero dugu gutxitzen joatea, horretarako lanean gabiltza, baina herritarrek kolaboratu behar dute.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen