Gipuzkoako Foru Aldundiak DYAko profesionalekin batera egiten jarraitzen dituen PCR probek eta prebentziozko mapeoek Gipuzkoan 17 kasu positibo atzeman dituzte azken orduetan, horietako bat Arrasateko egoitzan. Egoiliar baten positibo hau da maiatzetik Iturbiden atzemandako lehena. Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 209 COVID-19 kasu positibo daude egun, Foru Aldundiak azaldu bezala.