Arrasatear bat hil da Covid-19arekin irailean

0
2459

Atzo beste positibo bat atzeman zen Arrasaten PCR testetan. Pandemia hasi zenetik 384 positibo atzeman dira herrian.

Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian jakitera eman duen  txostenean atzo PCR testetan beste positibo berri atzeman zen Arrasaten. Debagoienari dagokionez beste 3 positibo atzeman dira, hain zuzen, Bergaran. 

Positiboen inguruko gaurko buletina

Bestalde, Osasun Sailak asteko txostena publikatu du gaur ere. Txostenaren arabera, Arrasaten pandemia hasi zenetik 384 positibo atzeman dira,  eta 38 hildako izan dira, aurreko astean baino bat gehiago.

Positiboen inguruko asteko buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen