Positibo berri bat Arrasaten, bakarra bailaran

0
828

Gaur, osteguna, positibo bat atzeman da Arrasaten. Bailarako gainerako herriek ez dute positibo berririk atzeman. Hala ere, Euskadi mailan albisteak ez dira hain onak.

Kutsatze berrien kopuruak gora egin du Euskadin, azken 24 orduetan 569 kasu izan baitira. Are gehiago, zifra hauek ez ziren ikusten martxoaren 31tik, 581 kasu erregistratu zirenetik konfinamendu garaian. Ordutik, Euskal Autonomia Erkidegoa ez zen egunean 500 kasura ere iritsi.

Lurraldeka, Bizkaiak jarraitzen du izaten kaltetuenak (402 positibo), Arabak 75 eta Gipuzkoak 72.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen