Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak emandako datuen arabera atzo Euskal Autonomia Erkidegoan 28 positibo berri eman ziren: 2 Araban, 8 Bizkaian eta 18 Gipuzkoan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 24
orduetan positibo berri bat antzeman da Arrasaten, baina ez da kasu
berririk aurkitu Eskoriatzan. Bestalde, uztailaren 6ra arte 274
positibo eman dira Arrasaten PCR testetan eta serologikoetan, eta 37
pertsona hil egin dira.
Osasun sailak emandako
datuen arabera atzo Euskal Autonomia Erkidegoan 28 positibo berri
eman ziren: 2 Araban, 8 Bizkaian eta 18 Gipuzkoan. Arrasatekoaz gain,
1 Alegian, 2 Andoainen, 1 Beasainen, 1 Donostian, 1 Elgoibarren, 1
Hernanin, 1 Hondarribian, 1 Ibarran, 2 Irunen, 1 Ordizian, 4 Tolosan
eta 1 Urnietan.