Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan positibo bat atzeman da Arrasaten. Positibotasun-tasa 100.000 biztanleko 335,11koa da.
Debagoieneko beste udalerri batzuei dagokienez, Aretxabaletan 2 positibo aurkitu dira, beste 2 Oñatin eta 2 gehiago Eskoriatzan. Azken udalerri hau da Debagoienan gune gorrian jarraitzen den bakarra.