Osakidetzak jakitera eman berri dituen datuen arabera, azkenengo 24 orduetan positibo bat gehiago atzeman da Arrasaten. Ondorioz, denera 246 positibo atzeman ditu Osakidetzak orain arte arrasatearren artean. Bestalde, Debagoienako ospitalean Covid-19 birusarekin ez dago pazienterik ospitaleratuta.