Positibo bakarra atzeman da Arrasaten aurreko astean

0
720

Positibo bakarra atzeman da Arrasaten aurreko astean zehar eta gaur eguneko tasa 31,70-koa da. Aretxabaletan bi positibo atzeman ziren (28,25), Bergaran 7 (119,71), Oñatin 11 (209,28), Eskoriatzan 3 (121,86) eta Antzuolan 9 (413,03).

Osakidetzak 979 positibo detektatu zituen joan den astean, aurrekoan baino % 5,6 gehiago, eta intzidentzia metatua hamar puntu igo da, 86 puntutan kokatu arte. Aurreikuspenen arabera, birusaren zirkulazioak gora egiten jarraituko du, gutxienez, datozen egunetan. Hala adierazten dute Osasun Sailak pandemiaren bilakaera neurtzeko erabiltzen dituen parametroetako batzuek. Horietako bat patogenoaren ugalketa-indizea da, RO izenez ezagutzen dena. 1etik gora badago, kasuek hazten jarraituko dute. Atzo 1,06an zegoen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen