Positibo aktibo bat dago San Juan de Dios ospitalean

0
343

Gipuzkoako Foru Aldundiak egoitzen egoerari buruzko azken txostenaren arabera, Arrasateko adinekoen zentroetan kasu aktibo bat dago, San Juan de Dios ospitalean. Beste 3 egoliarrek alta jaso dute. Iturbideri eta Aita Menniri dagokienez, une honetan ez dago Covid kasurik. Debagoieneko beste egoitza batzuei dagokienez, Eskoriatzako Jose Arana egoitzan positibo bat dago eta Bergarako Mizpirualde egoitzan 6 positibo berria atzeman dira.

Gipuzkoako egoitzetako partea

Bestalde, adinekoen egoitzetan pandemia izaten ari den eragina ere eguneratu du bozeramaileak. Erabiltzaileen kasuan, momentu honetan 265 positibo aktibo daude (pasa den astean baino 134 gutxiago), 26 egoitza ezberdinetan (5 gutxiago). Kasu hauetatik, 104 lagun daude erreferentzia zentroetan. Pasa den astetik hona, lau egoiliar zendu dira, 330 sendatu eta 200 positibo berri atzeman dira. Guztira, azaroaren 29tik hona, 37 egoiliar hil dira, eta 1.707 lagunek gainditu dute gaixotasuna. Azkenik, adinekoen egoitzetako langileei dagokionez, 135 positibo aktibo daude (pasa den astean baino 56 gutxiago) 39 egoitza ezberdinetan.

Bestalde, diagnosi proben kasuan (PCR eta listu bidezko PCR probak), azken astean 3.178 egin dira (2.039 PCR eta 1.139 listu PCR), bataz beste, 454 proba egunean. Guztira, abendutik hona, 38.580 proba. Listu PCRak langileei bi astean behin egiten zaizkie, eta astean behin txertatu gabe daudenei, eta horrez gain, antigeno testak ere egiten dira. “Esfortzu handia ari gara egiten detekzioan. Horixe baita kutsatzeak ekiditeko gakoa”, adierazi du bozeramaileak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen