Osakidetzaren azken datuen arabera, pertsona batek eman zuen positibo koronabirusean herenegundik atzo arte. Gainera, pertsona batek alta jaso du Arrasateko Ospitalean herenegundik atzo arte.
Osakidetzak jakitera eman duenez, arrasatear batek positibo eman zuen Covid-19ko proban herenegun eta atzo artean. Horrek suposatzen du 178 arrasatear emana dutela positibo.
Arrasateko Ospitaleari dagokionean, paziente batek alta jaso ahal izan du, eta ondorioz 13 lagun daude ingresaturik erietxe honetan, azken datuen arabera. Animo guztiei!