Positibo 1 atzeman da arrasatearren artean

0
1398

Azken datuen arabera, positibo bat atzeman da arrasatearren artean, eta ondorioz orain arte 229 kasu izan dira ofizialki, krisialdi sanitarioa hasi zenetik.

Osakidetzaren azken datuen arabera (atzo arratsaldeko 20:00etako datuen arabera) 229 arrasatearrek eman dute orain arte positibo testetan, krisialdi sanitarioaren hasieratik. Horrek esan nahi du koronabirus kasu berri bat aurkitu dela herenegundik atzora arte.

Gaur ere Osakidetzaren datuek diotenez, Debagoieneko Ospitaleak Covid-19 paziente bat dauka. Erietxe honetako zuzendaritzak gaur ere (asteartea) adierazi du erietxe honetan ez dagoela jada horrelako pazienterik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen