Portaloiaren goiko zati batzuk erori dira eta “ia-ia nire semea jo dute”

4
2596

Arratsaldeko 19:00ak aldera izan da ezbeherra, eta Udaltzaingoak badaezpada arkupearen zati bat itxi du.

Gaur arratsaldeko 19:00ak inguruan Seber Altubeko Portaloiko arkuaren zati batzuk kalera erori dira.

Une horretan familia bat bertatik igarotzen zebilen, eta ama batek azaldu digunez “zatiak nire seme txikiarengandik zentimetro batzuetara erori dira, ia-ia jo dute”. Beste oinezko batzuek ere erorikoa ikusi dute, eta hala azaldu digute.

Zorionez ez da zauriturik izan, eta 19:30ak aldera udaltzainek arkupearen zati bat itxi dute. Portaloitik igaro behar baduzu, ohi baino tentu handiagoz egitea aholkatzen da.

Gaur egun bertan dagoen arkua lehen Gazteluondon zegoen, Arrasate Zientzia Elkarteak azaldu digun bezala.

Lehen Frantziatik zetorren errege-bidea Portaloitik igarotzen zen, eta garai hartan zegoen arkua ez da gaur egun bertan dagoena.

Lehen Gazteluondora igotzeko aldapan, malda aldapatsua zenez, gurdiek askotan arazoak izaten zituzten igotzeko nahiz jaisteko.

Aldapa saihesteko, 1765ean Arrasate Pasealekua eraiki zen, bide lauagoa dena. Ondorioz, trafikoa Arrasate Pasealekutik bideratu zen, eta Gazteluondon zegoen arkuak garrantzia galdu zuen.

Hala ere, arku hori Arrasateko monumentalena zenez, erabaki zuten arku hori Portaloian jartzea, eta Portaloian zegoena Gazteluondora igotzea.

4 IRUZKIN

  1. Bota dezatela Uribeko zubiarekin egin duten bezala. Bide batez, bota ditzatela monterroneko zuhaitzak ere, ta santabarbara goikaldea estali dezatela zementuz… Construcciones Moyua zain dago lanak lizitatzeko… Arrasaten, katalunian bezala… 3%?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen