Argazkia: MB artxiboa / Testua: Portaloi elkartea.
Urtero bezala, Portaloi elkarteak “Plazako dantza tradizionala” ikastaroak antolatu ditu, helduei begira. Aurreko ikasturtean bost talde izan ditu, maila eta ordutegi ezberdinetan.
Jarraian xehetasunak:
PLAZAKO DANTZA TRADIZIONALA
2026-2027 ikasturtea – Arrasate
- Hasiera: urriak 5
- Iraupena: urria – maiatza
- Antolatzailea: Portaloi elkartea
Dantzan ikasi nahi?
- Hastapena: musika eta mugimendua
- Lotuan: pasodoblea, baltsa, polka, txotisa (schottisch), mazurka, habanera…
- Sueltoan: fandango, arin-arin, jota, porrusalda.
- Dantza-jauziak
- Baztango mutildantzak
- Ingurutxoak
- Kontradantzak: Chapelloise (“polka”), Borobila, kadrileak…
- Plazetako ohiko beste dantza batzuk: Bolant-dantza, Lantzeko zortzikoa, Axuri beltza, Larrain-dantza, Txerri-dantza…
EGUNAK / LEKUA / ORDUTEGIAK:
- Lekua: Kulturola
- Oinarrizko maila: asteazkena 17.30 (zehazteko, astearteetan 19.00 hastapeneko talde berri bat antolatzea)
- Bitarteko maila: asteazkena 19.00
- Dantza-txokoak: astelehena 17.30 eta 19.00
- Sakontzeko taldea: asteartea 17.30
INFORMAZIOA / IZENA EMATEA (irailean zehar):
- Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com




