Portaloi elkarteko kideak, gaur, ostirala, San Blas eguna, kalez kale ibili dira kantari arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Arrasateko kaleetan barrena. Santa Ageda koplak ere abestu dituzte ohiko euskal kantaz gain, bihar, larunbata, Santa Ageda bezpera baita.