Porco Bravok kontzertua eskainiko du Kooltur Ostegunean

0
204

Bideoak: Porco Bravo.

Ostegun honetan, abenduak 29, Porco Bravo taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Porco Bravo Barakaldon aspaldi jaio eta zaildutako talde basatia da, bi hanka basoan eta beste biak hirian dituena. Rock-and-roll kaletarra eta gordina da taldearen terrenoa, eta bere ikuskizunetan punk-rocka eta ikuskizuna ere batzen ditu.

Pandemian zehar ‘Somos’ izeneko lan luzea erditu du basurdeak, eta dagoeneko taldekideak hasiak dira jendaurrean, betiko eran, plazaratzen.

https://www.porcobravooficial.com/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen