Pop-punk lo-fi kontzertua emango du Kooltur Ostegunean Oki Mokik

0
394

Ostegun honetan, abenduak 2, Oki Moki taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Bideoa: Paulinni Records.

Oki Moki Getariako bikote (edo hirukotea) da. Underground-eko talde indartsu eta ilunagoetan ibilitakoak, erabaki zuten pop-punka, edo beraiek dioten bezala, pop-punk lo-fi-a errebindikatzea.

2019an ‘Ocean breeze’ lana kaleratu zuten kasettean. Eta, ondoren, kantu borobilagoekin, ‘Working class pop’ diskoa argitaratu dute biniloan.

Kantu irudimentsuak, melodiaz jositakoak, ganberro ikutuarekin, punketik hurbil batzutan, zirikitzaileak eta freskoak gaztelania, euskara eta ingelesa uztartuta. Tarteka erritmo kaxarekin igotzen dira agertokira, baina Arrasaten Arza izango dute bateria jotzen.

https://okimoki.bandcamp.com/album/working-class-pop

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen