Martxoaren 8ko egitarauaren bueltan ohiko ekitaldia izan ohi da Emakume Txokoak antolatzen duen azoka. Gaur martxoak 8, Emakume Artisau eta Ekoizleen Azoka egin da Azoka plazan.
26 postu inguruk osatu dute azoka, horietatik 18 inguru emakume artisauenak. Askotarikoak lanak egon dira erosgai: poltsak, zilargintza, bitxiak, arropa Horiekin batera, hainbat postu egon dira bertako jakiekin: gazta, gozogintza, eztia,…
Aurten, haize-abisu horia dela eta, azoka plazan egin da Martxoak 8ko Azoka. Goizeko 10:00etatik 14:00etara egon da zabalik. Haur eta gazteentzako txapa tailer bat ere izan da, 11:30ak aldera, Txatxilipurdiren eskutik, Martxoaren 8ko diseinu desberdinekin, txapa propioa egiteko.












