Polmetasako hauteskundeetan ELA garaile, eta ESKak lehenbizikoz parte hartu du

0
693

Arrasateko enpresa handi honetan gaur egin dira hauteskunde sindikalak, eta tailerretan LAB nagusitu da, bigarren sindikatu bozkatuena izanik.

Argazkia: MB artxiboa.

Hauteskunde hauetako berritasunetako bat izan da, hautagai independete batekin sekzio sindikala eginda, ESK lehen aldiz aurkeztu dela Polmetasako bozketetara. Horrela, alternatiba honek gora egin du 2018ko hauteskundeen aldean.

Guztira, PMG Polmetasako 258 langilek eman dute bozka gaurkoan, eta emaitzak ondorengoak izan dira:

Tailerrean edo langile espezialistak:

  • LABek 50 boto, CCOOek 43, ESKak 42, ELAk 42, UGTek 17, boto zuri 1 eta balio gabeko boto 1.

Ofizinetan edo langile teknikoak:

  • ELAk 40 bozka, LABek 16, CCOOek 5 eta boto zuri 1.

Horren guztiaren ondorioz, sindikatuek ondorengo ordezkaritza lortu dute:

  • ELAk 4 delegatu, LABek beste 4, CCOOek 2, ESKak beste 2 eta UGTek 1.

Zehazki, sindikatuek honela lortu dute ordezkaritza: ELAk 2 delegatu ofizinetan eta beste 2 delegatu tailerrean. LABek delegatu 1 ofizinetan eta beste 3 delegatu tailerrean. CCOOek 2 delegatu tailerrean, ESKak 2 delegatu tailerrean eta UGTek delegatu 1 tailerrean.

2018ko hauteskundeetan, bozketen ondoriozko ordezkaritza, ondokoa izan zen: ELAk 4 delegatu, LABek beste 4, CCOOek 3, UGTek 1 eta hautagaitza independientea 1.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen