Polmetasa ohiko egitasmoak administratiboki darrai: “Ez du aldaketarik izango”

0
783

Udalak gaur adierazi duenez, enpresak “oraingoz ez du etxeak eraikitzeko baimenik eskatu”. Neinorrek “laster” promozioa hasiko duela adierazten du bere webgunean.

Astelehen goizean AFESA enpresak Polmetasa ohiko hondakinak jasotzen hasi zen, eta horretan aritu da azken egunotan.

Neinor enpresak bere webgunearen bitartez iragartzen duenez 118 etxebizitzaren promozioa “laster” hasiko du.

Hala ere, gaur Udalak azaldu duenez Neinorrek “oraingoz” ez dio Udalari “etxeak eraikitzeko baimenik eskatu”.

Alabaina, aurrera jarraitzen du egitasmo honen prozesu administratiboak: Prozesuko hitzarmen bat Neinor Península SLarekin sinatzea onartu berri du Udal-gobernuak.

Udalak azaldu duenez, hitzarmen hori “Lurzoruaren Legearen arabera gauzatu beharrekoa” da “sustatzailea Udaletxea ez denean”.

Bi aldeen arteko hitzarmena “hurrengo asteetan” sinatuko da. Udalak gaur argitu duenez “egitasmoan ez da inolako aldaketarik egongo”.

Erlazionatutako albistea:

San Andresen 240 etxe gehiago egitea onartu du Plenoak, %25 alokairu sozialerako

2020ko uztailaren 28an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen