Poliziaren basakeriarik ez! Ez EEBBetan, ez hemen, ez inon! [Testua: Piter Encinas]

7
1999

Beste George Floyd bat gehiagorik ez! Ez hemen, ez inon! Gure ingurutik, gure bizitzatik poliziaren basakeria baztertu behar dugu eta hori lortzeko lehenengo urratsa salatu eta kritikatzea da. Poliziaren biolentziari ezin diogu babesik eman eta ezin dugu errugabetu.

Sadiko guzti hauek poliziatik kaleratu behar ditugu soberan daudelako. Uste dut epaileak inpartzialagoak izan beharko liratekeela eta, horrelako gertaeren aurrean, zorrotzagoak izan. Gogoratu nahi dut, orain dela hilabete eta erdi gutxi gorabehera, Bilbon gertatu zena, gazte gaixo bat eta bere ama ertzainek atxilotu zituztenean. Barne ikerketa egon zen, baina poliziei ez zitzaien ezer gertatu. Aitzitik, bideoa egin zutenak ikertuak izan ziren eta isuna jaso zuten.

Arrasaten maiatzaren 23an gertatu zena ere azkena izan beharko litzateke. Badakit pertsona batzuek esaten dutena, zorionez Euskadi ez dela Estatu Batuak, baina, agian, han gertatzen dena gure etorkizuna izan daiteke, zergatik? Alde batetik, gaur egun inpunitatea daukatelako, eta, beste aldetik, bere garaian herritarrek ez zutelako kritikatu edota poliziaren basakeria onartu egin zutelako. Gogoratu egin behar al dut hemen Euskadin erailak egon direla eta poliziei ez zaiela ezer gertatu? Gure gizartean Estatu Batuan gertatzen dena eduki nahi dugu?

Gauzak horrela, ez nau harritu aste honetan Goiena astekarian irakurri dudanak: Kazetariak Arrasaten maiatzaren 23an gertatu zenari buruz galdetzen dio “politikari” bati eta erantzunak 12 hitz eduki zituen. «Ez daukat ezer esatekorik. Guk babestu egin nahi dugu udaltzainek egindako lana», eta ez zuen ezer esan nolakoa izan zen ertzainaren atxiloketa. OSO ONDO! Hurrengorako poliziak “baimena” dauka nahi duena egiteko. Gero batzuk haserretzen dira “Ertzaintza EAJren polizia dela” entzuten dutenean.

Bukatzeko, Martin Luther Kingek esan zuena gogora ekarri nahi dut: «Iluntasuna argiarekin bakarrik desagerraraz dezakegu. Gorrotoak ezin du gorrotoa desagerrarazi, bakarrik amodioak egin dezake»

POLIZIAREN BASAKERIARIK EZ! EZ HEMEN EZ INON!

7 IRUZKIN

  1. Piter, hurrengo baten kaletik gaizkileren bat ikusten dozunean amodioa egiozu, eta ondoren lora batzuk oparitu “peace and love” esan ondoren. Ederra zure Disneyland mundua!

  2. George Floyd hil zuen polizia hemengoekin konparatzea,mesedez…nun ikusi duzu ertzainik 9minutuz norbait hil arte itoaz???bestetik nik nahiago poliziak makilaz gaizkileei ipurdi aldean gogor ematea,gaizkileak herritar arrunt bati,labanaz erasotu,indarkeriaz lapurtu,gure nagusiei edozein trikimailuz ta indarkeriaz lapurtu,etxe zein hostalaritzan indarkeriz lapurtzea baino….

  3. Zorionekoak gu!Badator trolen komandoa (edo multinicka koadrilla irudikatuz) ezjakinok errealitatez zipristintzera. Arrazoi guztiarekin, ezin dugu George Floyd hil zuen polizia Iñigo Cabacas edo Rosa Zarra gaizkileak nahi gabe kolpatu zituzten pilotak jaurti zituzten armen katua zapaldu zuten poliziekin konparatu. Noski ezetz. EEBBetan ez bezala, Euzkadiko herri zaintzaile guzti guztiek, elkarrizketa pedagogiko eta eraikitzaile bat eduki ostean, asko jota makilaz gaizkileei ipur masailean gogor ema(te)n diete. Gurean basakeriarik ez. Gurean indarkeriarik ere ez. Tematuta daude betiko erradikalak eta disneytarrak poliziaren eskularru zuriak zikintzearekin. Adibide garbia da Paco Etxeberria petrikilo-sasiletratuak torturaren inguruan egindako azterketa gezurtiarena (4113 tortura kasu gutxienez Euzkadin, 336 kasu Ertzaintzarenak).
    Aski da Piter, ez ezazu gehiago zikindu arrasater integral,puru eta ongizaleon begirada garbia. Zoaz EuroDisneyra!
    Eta bukatzeko mila esker ongile eta gaizkileak zeintzuk diren eta beraien jarrera zein den argitzeagatik, MULTINICK jauna/anderea.

    • Bai,galdetuiozu Bilbon asteon erasotua izan zen udaltzainari,udaltzain moduan ezagutu zuen herritar batek,lepoan 15punturekin amaitu du ta buruan hainbat zauri,zelako seguru sentitzen diren…ta horrela hainbat.
      Gaur dagoen tentsio politikoak ez du lehen zegoenarekin zerikusirik ta gaur egun kosta egiten zait sinistea ertzain aldetik euskal herrian torturarik dagoenik.Diskurtsu horrek eskuinekoen antza dauka,hau da,oraindik ezkerra erasotzeko etaren iragana behin ta berriz gogoraraztea…
      Cabacasen kasuan,injustizia galanta,hori ezin da ukatu.

      • Hiru gauzatxo zure argudio ez eskuindarren inguruan:

        1. Udaltzainek, poliziek, … sentitzen duten segurtasun falta (lanean, lanetik kanpo…) gauza bat da eta beste bat, beraien lanean eduki(tzen) dituzten jarrerak, neurriak eta abar. Bilbon gertatu den kasu hori argudiatzeko ondo etorri zaizula uste duzun arren, bi gai eta momentu ezberdin dira. Saiakera ona
        2. Aipatzen duzun iragana behin eta berriz gogoraraztearen kontua kuriosoa da benetan. Diferentzia txiki bat dago erabili duzun konparaketan, torturarena ez da erasotzeko erabiltzen. Hasteko eta behin gai horretan asko dago argitu, justizia egin eta erreparatzeko. Eta noski, instituzionalki gertatu dena onartu eta ardurak eta neurriak hartzeko. Zuri, eta besteak beste eskuinari, beharbada ez zaizue argitzea interesatzen, baina inpunitateak eta biolentzia mota batek oinaze garrantzitsua eragin dute, batzuentzat inolako kosturik gabe. Baina arrazoia daukazu,egia da, erasotzeko erabiltzen da (Paco Etxeberria aipatuko dut berriz eskuinekoen antza dutenen multzo horretan), Frankismoko Krimenak argitzeko batzuen interes biktimista eta erasokorra bezala.
        3. Cabacasen kasua, gertatu zena gertatu ostean, injustizia galanta bai. Baina gertatu zena zer izan zen?Poliziaren aurkako eraso bati erantzun proportzionatua?Polizia bati istripuz ihes egin zion pilota baten zorigaitzeko inpaktu kasuala pertsona baten buruan?Ala “se habrá mareado” pentsatuta momentu bateko errefleju falta?

        Orain arte konturatu ez bazara edo ikusi nahi ez baduzu, beste biolentzia sistemiko edota instituzional batzurekin gertatzen den bezala, Piterrek mahai-gaineratu duen polizia basakeria mundu zabalean leku askotan eman da, ematen da eta emango da. EEBBetan, Txilen, Turkian, Kataluñan (urriaren 1eko erreferendumean esaterako), Bilboko kaleetan, eta inpunitatea sentitzen duten edozein komisaldegitan. Nabarmenago edo ez hain nabarmen.

        Ez dakit benetan Disneyn nor bizi den, baina argi daukat zuri gai honetaz hitz egitea ez zaizula larregi interesatzen.
        Segi gaizkile eta ongileen Goenkaleko zure munduan gauzak bere lekuan ipintzen, arraldearrok biziki eskertzen dizugu.

        • Nola interesatuko zait ba gai honetaz hitzegitea,iritzi bat eman orduko(non ez daukadan zertan arrazoirik eduki beharrik),lehen erantzuna BADATOR TROLLEN KOMANDOA den.Zuk uste interesik dudala, zerbait esan orduko halako erantzunak ematen didatenekin solasaldian asteko?Nik eukiko izan banu bezala gizarte hontan gertatu diren injustizia guztien errua…halabeharrez halako gizarte batera iritsi gara gaur egun,norbaitek bere iritzia eman orduko,b estearen gustokoa ez bada,berehalakoan,errespetu faltak.Adibide garbia dugu Arrasateko udalean gai honi buruz,PNV dio herriko udaltzainen ta ertzainen azkenengo portaerak ondo daudela ta PUNTO.Ta bestetik Bilduk portaerak gaizki daudela ta PUNTO.ez ahal dago elkarrizketarik hobetzeko? Ta horrela hainbat adibide.Nire abstentzioa irabazia dute.egun ona izan.

  4. Ya claro AEBtan bakarrik pasetan da . Hemen Ertzaintzan Brigadak ( Beltzak ) juten die betidanik goxokixak banatzen manifetan eta jotzen daue ipur masailian suave-suave. Hemen batenbatek ez dau konfundiruko Polizia Buruhandixen kompartsekin ?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen