Podiuma eskura izan du Itxaso Plaza Amozarrainek Leonen

0
930

Testua eta artxiboko argazkia: Lokatza Ziklismo Eskola.

Bolintxo Okindegia – Lana E. Koop. taldeko emakumeen taldeko Itxaso Plaza Amozarrain arrasatearrak 4. postua eskuratu zuen asteburuan Leonen lehiatutako lasterketan. 

Lokatza Ziklismo eskolako emakumeen taldea, larunbatean Leonera joan zen Itxaso Askasibar Belar elgetarra eta Edurne Ormaetxea Arriaran aramaioarra kadeteekin, eta, jubeniletan Itxaso Plaza Amozarrain arrasatearrarekin. 

Kadete mailako lasterketak 44 Km izan zituen. Edurne Ormaetxea eta Itxaso Askasibar, azken 5 kilometroetan zegoen portura faboritoen tropelean iritsi zien biak, indartsu eta euren maila erakutsiz. Helmugan, Ormaetxea 18. eta Askasibar 20. sailkatu ziren. 

Bigarren lasterketa jubenil mailako eta elite/sub23 mailako emakumeentzat izan zen 82 kilometrorekin. Bertan Bolintxo – Lana taldeko Itxaso Plaza jubenila izan zen ordezkaria. Plaza, lehen urteko jubenila izan arren eta elite mailako txirrindularien aurka lehiatu arren, lasterketa bikaina burutzea lortu zuen. Azken igoera tropel nagusian hasi zuen eta arrasatearrak helmugan, lehen eliteak iritsi ondorengo tropeltxo baten helmugaratzea lortu zuen, jubenilen mailako podiuma jokoan zelarik. Sprintean, gutxigatik ez zuen, podiuma zapaltzea lortu 4. postua erdi etsiz.

Hurrengo lasterketa Zangotzan izango dute, kasu honetan, kadete mailako gizonezkoekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen