Podemos Arrasatek Santa Marina eta Arrasateko alkateei errektifikatzeko eskatu die

0
2338

Beheko testua: Podemos Arrasate / Irudia: Udala.

Lehenik eta behin, publikoki salatu nahi ditugu atzoko osoko bilkuran PSOEko auzoko alkate den Matilde eta bere ondoan zegoen Martin izeneko gizon batek udal ordezkari batzuei egindako “jazarpen eta bahiketa” akusazio larriak.

Jazarpen eta bahiketa akusazio larriak berehala zuzentzea eskatzen diegu, edo bestela gure alderdiak akzio legalak aztertzeko aukera baloratuko dugu. 

Era berean, alkateari publikoki erantzukizunak eskatu nahi dizkiogu, bera delako osoko bilkura moderatzeko eskumena duen pertsona bakarra, eta oposizioko zinegotzien aurkako akusazio larri hauek behin eta berriz baimendu zituelako beste alde batera begiratuz. 

Amaitzeko, gure ustez gobernuko alderdiak azalpen publikoak eman beharko lituzkete,  gertaera larri hau argitu berriro ez gertatzeko bermea eraikitzeko helburuarekin.  

Ez ditugu udal gobernuaren jarrera hauek onartuko: kasu honetan PSOEko auzo alkateak eta EAJko alkateak izandako jarrerak gaitzesten ditugu eta errektifikazio publiko bat eskatzen diegu. 

Erlazionatutako albistea:
Santa Marinako alkateak Plenoan esan du igandean “bahitua” izan zela
2022ko uztailaren 21ean argitaratutako albistea