2018tik Udal-gobernuari zubi historikoa babesteko eskatu dio Podemos Arrasatek

0
605

Beheko testua eta agiri bat: Podemos Arrasate / Beste agiria: Udala / Argazkia: MB artxiboa.

“Podemos Arrasatetik 2018an alegazioak aurkeztu genizkion MUko (Gautxori) planari, alegazio horietan ere hurrengo eskaera egiten genuen”:

“Uriben kokatutako XVII. mendeko eta balio historiko handiko ondarearen eraisketa saihesteko eskaera”.

“Erantzunean, Udalak esan zuen zubiaren eraisketa URA agentziaren eskaera bat izan zela”.

“2022ko martxoan Arrasateko bizilagun askok eta Arrasateko Zientzia Elkarteak ere zubia babestea eskatu zioten Udalari”.

“Martxoan ere URAk publikoki argitu zuen agentziak ez zuela eraisteko agindua eman”.

“Arrasateko Udalaren Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) babestutako zubi bat dela kontuan hartu behar dugu”.

“Maria Ubarretxena alkateak prentsan adierazi zuen zubia eraisteko erabakia unibertsitatearena dela, gure herriaren ondarea, beste behin ere, enpresa pribatuen eskuetan utziz”.

“Argi dago ondarea zaintzeko eskumenak erakundeek dituztela eta hemen norbait gezurretan ari dela”.

“Martxoan zubiaren eraisketa geldituta zegoela esan zuten, baina atzo, abuztuaren 1ean, Udalak eta MUk zubia eraitsi zuten”.

“Gehienok oporretan gauden bitartean”.

“Bukatzeko gogora ekarri nahi dugu, halaber, 2018an EAJ-PSOE gobernuak 1.137.000 € ematea erabaki zuela MUk bultzatutako Gautxoriren proiektuari”.

“Arrasateko herritar guztien zergak eta, oraingoan ere, tokiko ondarea enpresa pribatuen esku utziz”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen