Plenoko gehiengoak Aurrekontuak onartu ditu, EHBilduren 39 zuzenketak ukatuz

4
716

Udal-gobernuko taldeek 39’6 milioiko Aurrekontuak onartu dituzte. EH Bilduk trantsizio-energetikoaren eta justizia sozialaren inguruko emendakinak aurkeztu ditu, besteak beste.

Irudia: Udala.

EAJ-PNVek adierazi du Aurrekontu proposamena “zuhurra, anbiziotsua eta erantzukizunez egindakoa” dela.

EH Bilduk jakitera eman du Udalak 5 milioi euroko soberakina duen arren, Udal-gobernuak ez duela diru hori Aurrekontu proposamenean sartu.

Podemos Arrasatek jakitera eman du Aurrekontuetatik %16a soilik zuzentzen dela Gizarte-Zerbitzu, Berdintasun eta Hezkuntzara.

PSEk Aurrekontu proposamena definitu du “krisiaren aurkakoa” bezala. EH Bilduk 39 emendakin aurkeztu ditu:

1 Merkataritza Berraktibatzeko Plana partida sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

2 Autokarabanentzako Gunea egiteko plana sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

3 Azoka Berria Berplanteatzeko Bagara Proiektuak mahaigaineratu eta bertatik proiektu bat gauzatzeko partida sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

4 15 x 40 metroko zabalerako karpa erostea hainbat ekintza ekonomiko eta kulturaletarako partida sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

5 Portaloia Eraberritzeko obrak egiteko partida: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu) / abstentzioa (Podemos Arrasate)

6 Zerrajerako Arkua Eraberritzeko obrak egiteko partida: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu) / abstentzioa (Podemos Arrasate)

7 Arrasateko Ondare Historikoaren Inbentarioa egitea partida sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

8 Herriko Ondare Historiko eta Kulturala Haurren artean APP baten bidez zabaltzeko proiektua gauzatzea’ partida berria sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

9 Arrasatek Hezi proiektua babesteko partida berreskuratzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

10 Hileta Zibilentzat Espazioa sortzeko proiektua egiteko partida sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

11 Bizikletak Garbitzeko Guneak: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

12 Arrasateko Energia Kontsumoaren Azterketa eta Efizientzia Plana egiteko partida sortu: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

13 Trantsizio energetikorako Laguntza Bulegoa sortzeko partida sortu: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

14 Kulturolatik Musakolara Ospitalearen ingurutik Bidegorri proiektua gauzatzeko: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

15 Mojategi Futbol eta Errugbi Zelaietan LED Argiztapena jartzeko proiektua bideratzea, NextGeneration bitartez adibidez: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu) / abstentzioa (Podemos Arrasate)

16 Kulturoalarako Dinamizatzailearen figura sortzea, kultur taldeen dinamizaziorako partida sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

17 Juan Arzamendi Musika Etxean Garatuko den Musikari Lotutako Sormen Beka bat sortzeko partida sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

18 Etorri berri diren nerabeekin aisia bidez Hezkuntza eta Hizkuntza landu eta partekatzeko partida berria sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

19 Nerabe eta Gazteekin Sare Sozial, Blog eta antzeko adierazpenetan euskarazko ekoizpena sustatzeko, partida bat sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

20 Helduen Euskara Ikasketak Doaskotasunez gauzatzeko partida sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

21 Mahaiak, Aulkiak eta Kaiolak erosteko partida sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

22 Amaia Antzokia Konpontzeko partida: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

23 Arrasateko Etxe Hutsen Azterketa egitea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

24 Etxeetan Igogailuak jartzeko partidak handitu: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

25 Arrasateko Eskoletako Haurrak Nahastu eta Ekintza Komunak eta Partekatuak sustatzeko partida berezia sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

26 Andredetan Proiektua gauzatzeko partida berria sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

27 Aurrekontuetan Genero Inpaktoa ebaluatzen hasteko: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

28 Emakume Txokoaren Lekualdatzea exekutatzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

29 Gazte-lokaletan Lanketa hezitzaile integrala gauzatzeko partida berria sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

30 Gaztetxokoaren Kontserbaziorako partida igotzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu) / abstentzioa (Podemos Arrasate)

31 Aterpe bat Gazteek Aukera izan dezaten taldean, kalean aterpe eta egoera duinetan egoteko: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

32 Neguko Aterpe egoki eta duin bat egokitzeko partida berria sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

33 Kale-hezitzaileendako Materiala erostea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

34 Nerabeen Psikologia Zerbitzuen Beharrak ordaintzeko dirulaguntza: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

35 Gatazkak Konpontzeko Bitartekaritza Zerbitzua: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

36 Eskolaz Kanpoko Jardueretarako joan ahal izateko dirulaguntzak: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

37 Menpekotasunen Prebentzio ekintzetrako Plan Integrala: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

38 Larrialdi Etxeen Parkea Handitzea partida sortzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

39 Iturbide egoitzaren kanpoaldeko espazio berria exekutatzea: aurka (EAJ-PNV eta PSE) / alde (EH Bildu eta Podemos Arrasate)

Aurrekontu proposamenari buruzko bozketa orokorrean, EAJ-PNV eta PSEk alde bozkatu dute (11 boto) eta EH Bilduk eta Podemos Arrasatek aurka (9 boto).

Albistea osatzen gabiltza

4 IRUZKIN

    • 3 aukera:

      a) Prepotentzia eta talante gutxidun gobernua da.
      b) Argazkien politikak akordioak baino bozka gehiago ematen ditu.
      c) Arrasatearrak horrelakoak gara eta gabonetako argiek eta pintadek baino ez gaituzte kezkatzen.

  1. Ba herriaren gehiengo baten bozkekin osatzen dena. Horren txarra bada, maiatzean bozkek esango dute. Baina ez dauka itxurarik… 2027an akaso konturatuko gara.

  2. ARRASATEKO AHAL DUGUrena lotsagarria da, 4 urte daramatzate inolako proposamenik egin gabe, ez ordenantza fiskalei, ez aurrekontuei, politika soziala egitea gai populistekin hitz egitea besterik ez bada, horrela jarrai dezatela.
    Bilduk 39 zuzenketa
    PODEMOS 0 zuzenketak, talde honek politika sozialetan eragiteko gaitasuna ikusten da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen