Pleno txikia egin da gaur udaletxean

0
1095

Pleno txikia 17:00etan hasi da eta Arrasateko ikasleek, Eskola Agenda 2030aren inguruan ateratako konklusio, proposamen eta konpromisoen berri eman dute.

Azken bideoa: Udala.

Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin den ezohiko bilkura batean, haurrek aukera izan dute azken hilabeteetan aztertzen aritu diren gai batzuk azaltzeko eta alderdi politiko desberdinetako bozeramaileei herriari buruzko iradokizunak aurkezteko. Azkenean, alkateak eskerrak eman ditu parte-hartzaileen hitzengatik, eta “lanean jarraituko” duela azaldu du, ezohiko osoko bilkuran eskatu diren helburuak betetzeko.

2015.urtean egin zen Garapen jasangarriari buruzko Goi bileran, Nazio Batuen Elkarteko 2030erako Garapen Jasangarrirako Agenda onartu zuten. Horrek Garapen Jasangarrirako 17 helburu biltzen ditu, pobrezia deuseztatzeko, desberdintasuna eta injustiziaren kontra borrokatzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko.

Urte asko Eskola Agenda 21 proiektua lantzen eman ondoren, pasa den ikasturtean hasi ginen Eskola Agenda 2030 proiektuarekin eta ikasturte honetan, bereziki, 11.helburua landu dugu:

“Hiri eta komunitate jasangarriak”

Kurtso honetan asko izan dira egindako lanak eta aktibitateak, bai gure zentroetan, bai Ingurumen Eskolan, bai herriko hainbat txokoetan, baina, zuek ideia bat egiteko, adibide gisa, hemen zerrendatzen ditugu batzuk:

Herrian daukagun berdegune garrantzitsu bat, Monterron, desagertzeak eta bere lekuan etxebizitzak eraikitzeak herrian sor lezakeen egoera imajinatu dugu simulazio jolasaren bitartez.

Gure eskuekin ogia egin dugu eta papera birziklatu dugu.

Arrasateko pinu eta eukalipto landaketak aztertu ditugu. Ikusi dugu zein den baso eta egur landaketa baten arteko desberdintasuna.

Arrasateko Udalak natura babesteko egindako proiektuak. ezagutu ditugu: Antoniñako istinga eta Hidalgobasoko hariztia, adibidez.

Montzongo koba eta Urzuloko iturburura bisita egin dugu, Udalaitzeko lur azpiko uren dinamika eta hauen arazoak lantzeko.

Gure ikastetxeetan, plastikorik gabeko astea ospatu dugu, energia motak landu ditugu eta ibai eta basoko ekosistemak aztertu ditugu.

Aztertu dugu ea herria inklusiboa den, erresilientea, segurua eta jasangarria, arreta jarriz mugitzeko eran, auzo-konpostagailuetan, garbigunean, ibaian eta ortuetan.

EMAUS EcoCenter bisitatu dugu eta bertan ikusi dugu zein garrantzitsua den produktuak berrerabili eta bigarren bizitza bat ematea.

Garagartzako ortu komunitarioak landu ditugu eta bertan barazkien hazi desberdinak erein ditugu. Ikasi dugu, herri bat jasangarria izateko oso garrantzitsua dela bertan janaria ekoiztea eta bertako produktuak kontsumitzea..

Ikasle guztiok hartu dugu parte orain aurkeztuko dizkizuegun ondorio, proposamen eta konpromisoak prestatzen:

  1. Etxebizitzen prezioa mugatzea,. pertsona guztiek etxe bat erosteko aukera izan dezaten.
  2. Udalak laguntzak eman ditzake etxeak alokatzeko.
  3. Etxe gehiago egin behar izanez gero, hauek natura kaltetuko ez dugun toki batean eraikiko ditugula ziurtatzea (adibidez, lehen fabrika zahar bat zegoen tokian).

  4. Gure proposamenak hauek dira
  5. Zuhaitz motzak babestea.
  6. Egur landaketak mugatu eta bertako basoa bultzatzea.
  7. Elurzuloak eta karobiak garbitu eta txukuntzea herritarrok ondo ikus ditzagun.
    Etxebitzitzaren egoeraren aurrean:

Natur eta kultur ondarea zaintzeko:

  1. Kaleko zuhaitz zaharrik ez moztu ezinbestekoa ez bada eta herrian zehar zehar zelaitxoak sortzea.
  2. Monterron parkea egokitu guztiok goiko aldera iritsi ahal izateko.
  3. Erdigunetik gertuago ortu komunitario gehiago ea jarri daitezkeen aztertzea.
  4. Auzo guztietan estalitako jolastokiak eraikitzea.
  5. Berdegune askotan txakur kakak ez egoteko neurriak hartzea.
  6. Garraio publikoa hobetu eta sustatzea.
  7. Herri barruko bide batzuk oinezkoen kale bihurtzen jarraitzea.
  8. Haur eta gazteentzako ekipamenduak dauden kaleetatik kotxeak kentzen saiatzea.
  9. Oinezkoentzako eta gurpidul aulkientzako espaloi asko estuak dira, arazo hau konpontzea eskatzen dugu.
  10. Bidegorri gehiago eraikitzea, daudenak elkarrekin lotzeko.
  11. Toki aldapatsuetan igogailuak jartzen jarraitzea.
  12. Europako hiriburu askok bezala patinete elektrikoak edo bizikletak denon eskura jartzea. Mugikortasunari dagokionez:

Hondakinen arazoarekin lotuta:

  1. Zakarrontzi gehiago jartzea jendeak zaborra lurrera bota ez dezan.
  2. Erreka garbiketak antolatzea eta erreka ertzeko barandan sareak jartzea, zailagoa izan dadin haizearen bitartez zaborra bertaraino heltzea.

Konpromisoak

Natura zaindu eta errespetatuko dugu.
Gure familiekin modu jasangarrian mugitzen ahaleginduko gara; garraio publikoan edo bizikletaz posible denean.
Gure kaleak eta naturguneak garbi mantenduko ditugu: ez dugu zaborrik botako eta ikusten duguna jaso egingo dugu.
Erreka garbiketa eta zuhaitz egunetan parte hartuko dugu.
Zaborra ondo sailkatuko dugu eta gure familiak konposta egitera animatuko ditugu.
Erabilera bakarreko plastikoak ahalik eta gutxien erosiko ditugu.

Bukatzeko, argi dugu bizitzeko herri jasangarri eta atsegin bat nahi dugula eta horretan prest gaude laguntzeko. Arrasate herri atsegina da jadanik, baina, konturatu gara denon artean gauza asko daudela hobetzeko. Hurrengo urteetan ere gure lanean jarraituko dugu. Espero dugu gure ekarpenak lagungarriak izatea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen