“Plazara, dantzara, kantura” ekimena antolatu dute Sare-tik, 18:30ean Sebero Altube plazan. Bertan, Peru Altube, Ekhiñe Casado eta Lierni Etxeberriak kantuan, Jaiki dantza taldea, Amider Alcelay ipuin kontalaria eta sorpresa gehiago izango dira: “Herritarrak gonbidatu nahiko genituzke ekimen honetara”.